MUSIKA

Delient taldeak estreinako diskoa plazaratu du

Azpeitia eta Azkoitia artean eratutako banda da Delient. Bada, laukoteak lehendabiziko lan homonimoa plazaratu du, zeinak zazpi kantu  biltzen dituen. Kantuok stones, metal eta grunge estiloetan iltzatuta daude.

Iñaki Odriozola abeslaria (Mondocane), Haritz Amezua gitarrista (Mondocane), Ibai Blanco baxu jotzailea (Neü) eta Oihan Amezua bateria jotzailea (Ezinean) dira Delienteko taldekideak.

“Beraz, ez gaude hasiberri batzuen aurrean, jakin badakitelako zer nahi duten eta nola egin nahi duten. Beharbada horregatik jarri diote Delient izena proiektu berriari: ukitu anglosaxoia edo frantsesa badu ere, euskarazko hitza da –batik bat Ipar Euskal Herrian erabilia-, eta ausarta eta adoretsua esan nahi du. Ezaugarri horiek, zalantzarik gabe, ezin hobeto definitzen dute argitaratu berri duten debuteko diskoa”.

Taldearen lehen grabazio hau estilo gogorretan mugitzen da, rock gogor garaikidearen oihanetan. “Stoner rockaren ibilbide-orria dute iparrorratz, tarteka metal eta psikodelia xendrak baliatuz. Izan ere, pisu handia dute 1970eko hamarkada gogorarazten duten riff indartsuek, baita abestiei taupada ematen dieten erritmo biziek bezain trinkoek ere”.

Diskoa 2018ko uztaila eta iraila bitartean jaso zuten, Azpeitiko 2Noisy estudioan, Oihan Lizaso eta Aritz Guerra soinu teknikarien gobernupean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button