MUSIKA

Deke Dickerson & The Sex A-Phonics eta The Limboos, Hell Doradon

Gasteizko Helldorado aretoak kontzertu ederra hartuko du ostiralean, Deke Dickerson musikari estatubatuarra eta The Limboos espainiarrak. Dickerson propio eratutako The Sex A-Phonics taldearekin arituko da; hau da, Els A-phonics (Valentzia) eta Sex Museum (Madril) taldeetako musikariekin osatutako banda.

Dickerson gitarra-jotzaile birtuosoa da, rock’n’roll zaharrean eta bere azpigenero guztietan espezializatua: surf, frat rock, rockaiblly, garage-rock… The Untamed Youth garage-rock taldearekin eman zituen lehenengo urratsa musikalak, 1980ko hamarkadako erdi aldean, eta harrezkeroztik, dozenaka egitasmo abiatu ditu , bere egungo proiektu nagusia Deke Dickerson & The Ecco-fonics bada ere.

Musikari ipurterrea, azken urteotan makina bat disko argitaratu ditu, tartean, Sing The Instrumental Favorites, surf kantu instrumentalen moldaketa abestuak Los Straitjackets bandarekin batera; Echosonic Eldorado, rockabilly estiloko diskoa, Surfin’ bird kantu mitikoa grabatu zuen The Trashmen taldearekin eginiko lana, edo Nikki Hill blues abeslari beltzarekin argitaratutako Soul meets Country EPa.

The Limboos, bestalde, Estatuko rhythm and blues talde interesgarrienetarikoa da, eta bere jarioan bestelako soinu exotikoak biltzen ditu: mambo, calypso, jive… Orain arte lan bakarra argitaratu dute, Space Mambo (Penniman Records, 2014), baina bigarrena laster izango dute kalean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button