Odola/Sangre lana Bartzelonako Laietana estudioan grabatu eta masterizatu zen iaz, Jordi Vidal teknikariaren gidaritzapean. Diskoan biltzen diren zazpi kantuak Juan de Diegok konposatu ditu Carota (Elisabet Raspall) eta Pantxi (Victor de Diego) doinuak salbu.
De Diego Brothersen jarioan swing, funk, eta bogaloo estiloak errtimo afrokubarrekin uztartzen dira, eta Lee Morgan edo Herbie Hancock jazz musikariak dituzte gustuko. Gainera, Blue Note jazz zigilu klasikoa maite dute. Eragin guzti hauek bikain islatzen dira heldutasun handiko Odola/Sangre lan honetan.
Halaber, Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak Jon & Sugramas, Arima Beltzako abeslari eta Uek taldeko bateria-jole izandako Jon Gurrutxagaren proiektu berriaren estreinako lana argitaratuko du maiatz hasieran. Taldea Legen Beltzako Ekaitz Garmendia eta Ivan Hernández azpeitiarrak, gitarra eta bateria hurrenez hurren, eta Andrakan taldean ere diharduen Andoni Mujika elgoibartarrak (baxua) osatzen dute.
Laukoteak 70eko hamarkadako hard rock jorratzen du eta hilaren 26an Bilboko Koba estudioan sartuko dira Xanpe soinu teknikariarekin batera beraien lehen diskoari forma emateko asmoz. Azkenik, aipatu larunbatean, hilaren 6an, Arantzako (Nafarroan) Aterpean arituko direla zuzenean.
Gaztelupeko Hotsakek bidalita