ESZENA

XV. Berako Kafe-Antzerki Zikloa

Hil honetarako, Beran, XV. Kafe-Antzerki Zikloa atondu dute. Joan den astean hasi zen, azaroaren 1ean, Oihan Vegak eginiko Euskararen espektakulue izeneko lanarekin.

Ostiral honetan izango da bigarren saioa, Lixoia Ostatuan, 22:00etan, Begiradak taldearen Balitzen hioa lanarekin. Ikuskizun hau sortzeko, lau bertsolariri proposamen bat egin zieten; nahietara, hitzen inguruan hainbat testu idazteko eskatu zieten, eta, gero, testu horiek haria balira bezala, ikuskizuna josi dute. Ainhoa Agirreazaldegi, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdiren hitzak erabili dituzte hitzaren inguruko gogoetak eta iruzkinak ardatz dituen ikuskizun honetarako.

Azaroaren 16an, larunbata, Berako Kultur etxean, Tartean Teatroaren Lingua Nabajorum lan arrakastatsua ikusteko parada izango da. Badakizue, euskaldunak historian zehar beti ibili gara liskarrean kanpokoekin edo gure artean. Liskarrok sortu eta garatu omen dute euskara. Gatazka bakoitzari euskararen aldaketa bat dagokio. Hortaz, euskararen garapena ez da inoiz geldituko, gatazkak, modu batekoak edo bestekoak, beti izango dsitugulako gure artean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button