IKUS-ENTZUN

“Beste sexualitateen” inguruko zikloa amaituko da bihar Basaurin

Bihar, Beste sexualitateak zine-zikloaren azken emanaldia egingo da Basauriko Sozial Antzokian, 20:00etan: Vivir y otras ficciones (Jo Sol, 2016). Filma desgaitasunaren inguruko muturreko dokumental-drama da.

Filmak hauxe kontatzen du: “Pepe psikiatrikotik atera da, bere zigorra bete ostean. Antonioren elkartasuna baino ez dauka, eta elkartasun horrek ilusio berriak proiektatzeko bizitza ahula eraikitzea ahalbidetzen dio; Antonio aniztasun funtzionaleko aktibista da. Halere, Pepek zentzurik gabeko munduan sartzeko duen premia zeregin etsia bihurtuko zaio. Deseatutako  normaltasunaren horizontea eskuraezina gertatuko zaio.  Antoniorekin duen harremanaren bidez,  bizitzari buruz duen begirada azalduko da, eta anomalia gisa aitortzeko eta bizitzeko zorakeria handiago bat egiteko gonbita luzatuko dio”.

Informazio gehiago: socialantzokia.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button