
Donostia Zinemaldiak 61. edizioko irudi ofizial izango diren kartelak hautatzeko sareko bigarren lehiaketarako deialdia egin du.
Lehiaketarako irudiak aurkeztu nahi dituzten diseinatzaile guztiei irekita dago deialdi hau. Parte-hartzea sustatzeko asmoz, lehiaketa sarean izango da, gune propio batean: www.sansebastianfestival.com/kartellehiaketa
Bertan lehiaketaren kudeaketa ahalbidetuko du, eta fase hauetako bakoitzaren garapena gertutik jarraitu ahal izango da. Gainera, herritarrek kartelik gustukoenak bozkatzeko aukera izango dute.
Parte-hartzaileek nahi beste kartel aurkeztu ahal izango dituzte lehiaketara. Honako sail hauetan aurkeztu ahal izango dira 61. ediziorako kartelak: Sail Ofiziala (Zinemaldiaren edizioko kartela), Zuzendari Berriak, Horizontes Latinos, Zabaltegi eta Perlak.
Izena ematea eta proposamenak aurkezteko epea hauxe duzue: urtarrilaren 17tik otsailaren 25era. Lan guztiak batuta, epaimahai batek irabazlea eta lau finalista hautatuko ditu kategoria bakoitzean.
Kartel irabazleen eta aipamen berezia dutenen jakinarazpena maiatzaren 10ean egingo da.