MUSIKA

59. Jazzaldirako tokiko taldeen kontzertuak

Aurtengo Jazzaldia uztailaren 23tik 28ra garatuko da, eta bertan joko duten hamar tokiko taldeak hautatzeko prozesua bidean da.
Aurten aurkeztu diren 44 proposamenetatik Jazzaldiaren antolakuntzak 15 banda hautatu ditu, urtarriletik martxora Donostian jo dezaten. Zuzeneko emanaldi horien ondoren, antolakuntzak 59. Jazzaldiaren egitarauan sartuko diren 10 taldeak hautatuko ditu. Emanaldiak Victoria Eugenia Club aretoan eta Kutxa Fundazioa Klubean izango dira.

Urtarrilaren azken astean The Fake Cousins eta Óscar Garrido Quintet taldeak arituko dira.
The Fake Cousins taldean Paul San Martín (ahotsa, pianoa), Jon Aira (gitarra), eta Javier San Martín “Shaf” (bateria) topatuko dituzue, bluesa maite duten hiru musikari. Jaso dituzten eraginen artean aipatzekoak dira: Professor Longhair, Dr John, Ray Charles, B.B. King, Albert King, Hound Dog Taylor, Memphis Slim, Eddie Taylor… 2023an argitaratu zuten beren lehen albuma, The Set-Up, berealdiko blues diskoa, bide luze bezain oparoa izango dutela iragartzen duena. Gaur, hlak 29, talde horrek kontzertua egingo du Victoria Eugenia Club aretoan

Eta bihar, Oscar Garrido Quintet taldea arituko da. Taldea Musikenen sortu zen eta kide guztiak ikasle dira bertan gaur egun ere, Oscar Garrido izan ezik, aurreko ikasturtean graduatu baitzen. Beren errepertorioan 60ko hamarkadako jazza da nagusi, baita beren konposizio batzuk ere.

Kontzertu guztien nondik norakoak jakiteko, ordutegiak eta abar: Jazzaldia

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button