MUSIKA

Datorren urteko Azkena Rock Festival jaialdiaren lehen taldeak

Melissa Etheridge, Reckless Kelly, Lucinda Williams, Richard Hawley, Buzzcocks, Quique González edo Turbonegro taldeak baieztatuta daude, ekainaren 19, 20 eta 21ean, Gasteizko Mendizabalan egingo den jaialdi erraldoian.

Goiko horiei ere, The Hellacopters, Diamond Dogs & Chris Spedding, Dead Kennedys, The Chesterfield Kings, Robert Jon & The Wreck, Masters of Reality, La estrella azul, Derby Motoreta’s Burrito Kachimba, eta Psilicon Flesh taldeak gehitu behar zaizkie.

Eta bertoko taldeen artean, punk estiloko euskal talde garrantzitsuenetako batek, Arabako Kaotiko taldeak 25. urteurrena ospatuko du. Horrez gain, EZEZEZ taldea arituko da, egungo euskal musikaren panorama hankaz gora jartzen ari dena, “eta, oraindik ez badituzu ezagutzen, Mendizabalan egiaztatu ahal izango duzu zergatik”.
Gainera datorren urterako taldeak disko berria izango du kalean, eta aste batzuk barru, disko horren lehen singlea eta bideoiklipa argitaratuko ditu.
Azkenik, Libe gasteiztarra ostera ere arituko da jaialdian, baina oraingoan bakarkako proiektuarekin.
Antolatzaileek adierazi duten moduan, “Azkena Rock Festival jaialdiak ez du parekorik rock musikaren aldaera guztiak maite ditugunotzat; izan ere, zuzeneko musika onenaz gozatzeko leku bikaina da, giro ezin hobea sortzen baita publiko leialenarekin”.

Gasteiz, beste behin, rock musikaren epizentro izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button