ESZENA

Karmele Jaioren “Ecografías” Arriaga Antzokian

Gaur, iluntzeko 20:00etan eta BBK aretoan, Hurbiltasun Antzerkiaren egitarauaren baitan, antzeztuko da Ramon Bareak zuzendu duen Ecografias (Karmele Jaioren bakarrizketa) Jose Urrejolaren musikarekin.

Karmele Jaioren testua ikuslearen bihotz eta burmuinera zuzendua dago. Bada lokarri ikusezin bat, moztu arren bizi guztian guraso eta seme-alabekin lotzen gaituena. Ecografías ikuskizunak lokarri horri tira egiten dio, aipatu ohi ez diren sentimenduen arima ezkutua azaleratzeko.
Ikuskizun horretan gai hauek jorratzen dira: gure zibilizazio garaikidea, identitatea galtzea, banakotasunaren eta alienazioaren desegitea, pasioak, tristurak, bakardadeak eta joandako pasioak.

Ecografías amatasunaren erraietara egindako bidaia da. Emakume bat biluzik. Xumearen xumez hunkigarri bihurtzen den testu honetan emakume baten oroitzapen eta sentimendu asaldatuak xehatzen zaizkigu. Emakume horrek Addis Abbebara bidaiatzen du neskato bat adoptatzeko, baina bere barne bidaiak lurralde ezezagunago batera eramaten du: bere baitara, bere emakumetasuna.

Ramon Barearen zuzendaritzapean, Irene Bau arituko da protagonista lanetan Karmele Jaiok idatzitako bakarrizketa honetan eta, honez gain, Jose Urrejolaren musika izango du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button