MUSIKA

Hamabost taldek joko dute Iruñeko “Tres Sesenta” jaialdian

Tres Sesenta Festival izeneko musika jaialdiaren estreinako edizioa egingo dute Iruñeko Ziudadelan ekainaren 7tik 9ra bitarte. Orotara Euskal Herriko eta Estatuko 15 taldek joko dute, tartean, Vatusta Morlak, Love Of Lesbianek eta We Are Standardek.

Indie kutsu nabarmena duen hiru eguneko ekimen hau ekainaren 7an hasiko da hiru euskal ordezkariren emanaldiekin: egoitza Iruñean duen Joe La Reina talde gipuzkoarra eta Muy Fellini eta Columpio Asesino nafarra. Emanaldia 20:00etan hasiko da eta kontzertuen aurretik eta atzetik disko jartzaileak izango dira.

Ostiralean, maiatzak 8, sei talde ikusi ahalko dira: Wilhelm and the Dancing Animals, Dinero, Capsula, We Are Standard, Supersubmarina eta Love Of Lesbian. Azken hori izango da bigarren eguneko talde nagusia. Izan ere, katalanek La noche eterna. Los días lo vividos izenburuko lana aurkeztuko dute. Taldearen zazpigarren lana da, 17 kantu jasotzen ditu eta lan bikoitza da. Hiri handietako gauak eta anonimatoa ditu ardatz.

Larunbatean, azkenik, beste dozena erdi taldek joko dute: Amor de Tokyo, Triangulo del Amor Bizarro, Eladio y Los Seres Queridos, Xoel Lopez, Mendetz eta Vetusta Morla.

Taldeen gaineko xehetasun gehiago, ordutegiak, eta bestelakoak Tres Sesenta jaialdiaren webgunean jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button