BERTSOTAN

Larunbatean egingo dute Durangaldeko Bertsolari Txapelketako finala

Durangaldeko Bertsolari Txapelketako finalera joango diren sei bertsolariak Beñat Ugartetxea (Mallabia), Eñaut Uruburu (Abadiño), Eneko Abasolo (Iurreta), Gorka Lazkano (Berriz), Julen Sololuze (Ermua) eta Miren Amuriza (Berriz) izango dira.

Gai-jartzaile moduan Maite Berriozabal ibiliko da eta bi atal egongo dira: A atalean, binaka zein bakarka aritu beharko dira, eta B atalean berriz, binaka eta kartzelako lana egingo dute lehenengo atalean puntu gehien lortuko dituzten bertsolariek.

Bizkaiko eskualdeen arteko txapelketan 62 bertsolarik parte hartu dute eta maiatza eta ekainaren artean egiten ari dira finalak. Pasa den asteburuan adibidez, Bilbaoaldeko finala ospatu zen Arrigorriagan.

Oraingo honetan Durangaldeari tokatzen zaio, baina hurrengoak Enkarterrikoa, Busturialdekoa eta Uribe-Kostakoa izango dira.

Bizkaiko Txapelketak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button