IKUS-ENTZUN

“Dardara” eta “Trans-formatzen” dokumentalak, Arrigorriagan

Arrigorriagako Udalak bi jarduera antolatu ditu maiatzaren 17an ospatu den homofobia, bifobia, lesbofobia eta transfobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren inguruan, LGTBI kolektiboak oraindik ere jasaten duen desberdintasuna, indarkeria eta diskriminazioa ikusarazteko.

“Pandemiak eragindako krisiak kolektiboaren egoera larriagotu besterik ez du egin; izan ere, haren osasunak okerrera egin du eta estres psikologiko eta emozionala areagotu egin da gainerako biztanleena baino neurri handiagoan”. Hori dela eta, Udalak herritarrak egoera horretaz kontzientziatu nahi ditu

Jardueretako bat, bihar izango da, maiatzaren 22an, arratsaldeko 19:00etan, Lonbo Aretoan. Bertan Dardara dokumentalaren emanaldia programatu da. Berri Txarrak taldearen musikak transgenero bati bidean zituen oztopoak gainditzen zelan lagundu zion erakusten da. Pertsona horrek Xabier Cabrera du izena eta Arrigorriagakoa da.

Beste ekintza honakoa da: Naizen elkarteak (Adingabe transexualen familien elkartea) eskainitako HiKiRu taldearen Trans-formatzen dokumentala (maiatzaren 26an). Ondoren, elkarteko bi kidek euren bizipenak kontatuko dituzte. Dokumentala euskaraz izango da, gaztelaniazko azpitituluekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button