EUSKARA XEDE

“Darabilbo” programak otsaileko jarduerak prest ditu

Darabilbo aisialdiaz euskaraz gozatzeko udal programaren otsaileko jarduerak eguaztenean hasiko dira, hilak 17. Oraingo honetan doako zortzi jarduera eskaintzen dira Bilbon gozatzeko.

Gastronomia eta artisautza tailerrak, bisita gidatuak eta online hitzaldiak eskaintzen ditu. Jarduera guztiak unean uneko osasun-segurtasuneko neurrien eta gomendioen arabera egingo dira, eta, horregatik, eskaintza alda daiteke.

Euskarazko doako jarduera horietan parte hartzeko baldintza bakarra da Darabilbo-ren web-orrian Darabilbo izena ematea eta 16 urte beteta izatea.

Darabilbo Bilboko Udalaren programa bat da, hiriko euskaltegi-sarearen lankidetzaz gauzatutakoa, eta helburua da aisialdian euskararen erabilera sustatzea, bai hizkuntza ikasten ari diren pertsonen artean, bai euskaraz bizi gura dutenen artean.
Darabilbo 2013an abiatu zen, eta harrezkero programan askotariko jarduerak sartu ohi dira. Jarduerak taldean egiten dira urteko hilabete guztietan (uztaila eta abuztua izan ezik) eta hiriko barruti guztietan.

Eskaintza osoa eta informazio gehiago darabilbo.eus webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button