BESTELAKOAK

Murgil zaitez Nontzeberrin

Nontzeberrik bere udako atsedena hartuko du aste batzuetan, baina hala ere bere edukiak eskuragarri izango dituzue, oporretan zabalik balego legez. Hortaz, Nontzeberriren atal guztiez gozatu ahal izango duzue oporretan ere.

Hala, Albisteen atalaren baitan, Ezleku bat duzue. Bertan, webgunean agertu diren azken elkarrizketak eta kolaborazioek hausnartzeko bazka luzatuko dizuete. Bertan musika taldeei egindako galderak, eta bestelako kontu interesgarriak topatuko dituzue. Baita gure aurtengo kolaboratzailearen testuak ere: Iñigo Bidetxea

Argazkigela diziplina horri dedikaturiko espazioa da, non bertoko argazkilariei gune bat eskaintzen diegun euren lanak erakusteko. Dozenaka argazkilarik erakusten dituzte egunero beren obrak atal honetan, guztiak dira lan interesgarriak, ikusgarriak eta kitzikagarriak. Begietarako bidaia da.

Argazkigintzarekin loturik ere Argazki Haiku duzue. Bertan irudi bat proposatzen zaizue hamabostean behin, eta irudi horrek internautari iradokitzen diona jartzen da haiku moduan. Poesia eta irudia nahasten dira modu fin batean, bat-batekotasunez, sorkuntzari hegoak emanik.

Horretaz gain, Nontze TV eta Nontzeblogosfera atalak ere bisita daitezke. Lehenengoak askotariko bideoak biltzen ditu, baina beti ere ikusgarriak; bigarrena, ordea, Euskal Herriko blogarien zerrenda interesgarria da.

Musikak ere bere esparrua du. Kalesound atalean denetarik topatuko duzue. Bertoko talde askoren musikak bildurik daude atal honetan, talde hauekin kontaktatzeko modua, beren biografia eta mp3 formatuko kantak. Musikarik berriena atal honetan duzue eta entzun nahi baduzue nontzeberrik irratia jarri du, bertoko talde hauen lanak entzun ditzazuen.

Eta amaitzeko Nontzeberrik bultzaturiko lehiaketekin ere gozamena eskuratuko duzue Lehiaketak atalean. Esaterako, aurten Nontzefilmak 12 abiarazi dugu eta bertan ehunka film dituzue ikusteko. Hala ere aurreko edizioetako lanak ere ikusgai izango dira.

Eta Bilblogari, bertso-agenda, bideorik onenak,…

Murgildu Nontzeberriren uretan ere udan!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button