LITERATURA

Mikel Antzaren “Ametsak ere zain” poemen errezitaldiak

Susa literatura argitaletxeak Mikel Antzaren Ametsak ere zain poema liburua plazaratu du duela gutxi.

Argitaletxea jakitera eman duenez, “erreka moldeko sei poema luzek osatzen dute Mikel Antzaren lehendabiziko poema liburua. Kartzelako poemak dira, preso dagoenaren gogoak sortuak, kantu zabalak, gaitzat harturik: borroka, maitasuna, presondegia, sorterrirako grina”.

Mikel Antzaren Ametsak ere zain poema liburuan oinarrituta, errezitaldiak  programatu dira ekainean eta uztailean. Hala, ekainaren 2an, 20:00etan, Iruñeko Katakrak-en izango dira Josu Landa (ahotsa), Gotzon Barandiaran (ahotsa eta gitarra) eta Itziar Castrillo (saxoa).

Hurrengo saioak honako datetan izango dira: ekainaren 4an, 19:00etan, Durangoko Hitz liburu-dendan; ekainaren 24an, 19:00etan, Bilboko Cafe Bilbaon; 25ean, 19:00etan, Donostiako Garoa Kultur Lab-en; eta uztailaren 9an, 19:00etan, Ziburuko Maitenia tabernan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button