ESZENA

Dantza Garaikidea izango da Arrigorriagan eta Gasteizen

Gaur, urriak 19, bi dantza ikuskizun antzeztuko dituzte Arrigorriagako Lonbo aretoan eta Gasteizko Artium museo eta zentroan. Bi ala biak Dantza Garaikidearen VIII. Zirkuituaren baitan daude.

Getxon, 2002an eratu zen Organik dantza garaikideko konpainiak Arrigorriagan Maniátic@s obra aurkeztuko du. Ikuskizunak mania txikiak ditu ardatz: “Jakitun izan ala ez, denok ditugun mania txiki eta ez hain txiki horiei buruz hitz egiten du”. Horrela, obrak mota guztietako maniak erakutsiko ditu. Emanaldia 20:00etan hasiko da.

Gasteizen berriz, Carla Fernandez La Mica artista mexikarrak performancearen, soinudun sorkuntzaren eta zinema dokumentalaren arteko uztarketan oinarritzen den Bárbara II. Mugimendua egingo du Artiumen. Aurkezpenak zientzia fikziozko dantza-lan bat eta lan horren prozesua erakusten duen bideo bat biltzen ditu.

Jatorriz mexikarra baina Euskal Herrian bizi den Carla Fernandezek dantzarekin eta antzerkigintzarekin loturiko diziplinak landu ditu. 2003. urteaz geroztik Bilbon bizi da. Bertan, ikus-entzunezko sorkuntzan eta argitalpen digitalean aritzen da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button