ESZENA

“Artekale Eguna” igandean, Antzuolan

Antzuolan, urriaren 18an, Artekale Egunaren laugarren edizioa ospatuko da. Artekale Euskal Herriko Kale Arteen Elkartea da, eta 2004tik hona Kale Arteen sektorea ezagutaraztea eta honen duintasunaren alde lan egitea izan da bere helburua.

Igandean, Antsuolako kaleetan 15 antzerki konpainia bilduko dira, 45 artistaren parte hartzearekin, Artekale Egunarekin bat eginez. Hala, eguerditik aurrera, hainbat konpainiaren eskutik zirkua, antzerkia, dantza, clown-a edota musika izango dira gozagarri. Txistulariak, break dance dantzariak, trikitilariak edota jubilatuen abesbatza laguntzaile izango dira.

Parte hartuko duten taldeetariko batzuk honakoak dira: Salitre Teatro, Turukutupa taldea, Frontoian Cía. Dikothomia, Malas Compañías Zirko taldea, Cía Barré, El Gran Rufus, Oihulari Klown, Toni la Sal, Ganso y Cía, Zanguango, eta abar.

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button