IKUS-ENTZUN

Erosotasun-eremutik irtetea erabakitzen dugunean

Bihar, martxoak 13, 19:30ean, Elorrioko Iturri kultur etxean, eta Hileko dokumentala saioaren barruan, Bobbi Jene (Elvira Lind, 2017) izeneko filma pantailaratuko dute.

Israelgo Batsheva dantza-konpainian egin du ibilbide Bobbi Jene dantzari ospetsuak. Bera amerikarra da, eta urteetako txaloak jaso ostean beste erabaki zail baten aurrean dago orain: Estatu Batuetara itzuli eta bere kabuz jardun. Hogeita hamar urte ditu eta Israelgo dantzari batekin maitemindurik dago, baina halarik ere bere erosotasun-eremutik irtetea erabakiko du. Bakarrik erakutsi beharko du bere artea, zenbaitetan arau-urratzailea dena, inoiz baino pertsonalagoa dena.
Bere independentziaren alde borrokatuko duen emakume baten istorioa dakar filmak. Egoera horretan kikildu ordez, suspertu egiten da eta arrakasta handia lortuko du New Yorkeko antzokietan, dantza-lan bizi eta bortitz bat antzeztuz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button