BESTELAKOAK

Rockoteka abiatu dute Azkoiengo liburutegian

Iragan urtarrilaren 18an Azkoiengo liburutegian Rockoteka izeneko gunea inauguratu dute. Espazio horrek rockarekin loturiko dokumentuak biltzea eta hedatzea du xede. Horretaz gainera, gunea bestelako ekitaldietara ere irekita dago, hala nola, formatu txikiko kontzertuak, hitzaldiak edo diskoen aurkezpenak.

Rockotekan askotariko dokumentazio biltzeko asmoa dute antolatzaileek, tartean, CDak, bideoak, argazkiak liburuak eta rock aldizkariak. Dokumentazioaz gain, espazioak rockarekin loturiko bestelako jarduera batzuetarako gune ere izan nahi du. Gure inguruan gutxitan egin da honelako ekimenik, baina mundu anglosaxoian askoz tradizio handiagoa dauka.

Hala, joan den urtarrilaren 7an irekiera ekitaldi bat egin zuten Julio Castejón (Asfalto) eta Jose Antonio Campuzano Sherpa (Barón Rojo) musikarien partaidetzarekin. Espazioari, hain zuzen ere, En un lugar de la Marcha izena jarri diote Baron Rojoren izen bereko diskoa omenduz.

Ekimen berritzaile honen bidez, liburutegiaren arduradunek erabiltzaile berriak erakarri nahi dituzte, hots, liburutegiarekin harreman handirik ez duten gazte eta helduak. Irakurketa sustatzeko dinamika berritzailea dela azaldu dute arduradunek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button