BESTELAKOAK

Bastero Kulturgunearen 10. urteurrena

Andoaingo Bastero Kulturguneak 10 urte bete ditu irailaren 3an. Ibilbide luze horretan makina bat ekitaldi antolatu dira bertan,  kontzertuak, antzezlanak, filmak eta hitzaldiak, besteak beste.

Hala, hamarkada horretan hainbat artista igaro dira Basterotik, hala nola, Georges Moustaki, Lluis Llach, Imanol, Anari eta Bide Ertzean musikariak, eta Joseba Apaolaza eta Itziar Atienza aktoreak.

Horretaz gainera, andoaindarrek prestatutako hamaika ekitaldi ere hartu du kulturguneak, tartean, Pepe Andoainen edota Luis Fracaren omenezko kontzertuak, eta Bandaren 100. urteurrenaren kontzertua.

Urteurren horren harira, Basterok programazio berezia ondu du abendura bitarte. Horrela, urriaren 4an, Easo abesbatza izango da oholtzan; 18an, Emaztegaiaren Semea antzezlana; 25ean Kalakan taldea; azaroaren 9an, Argia dantza taldeak Besta Berri ikuskizuna aurkeztuko du; 24an Andoaingo Udal Musika Eskolako banda arituko da; eta abenduaren 5ean Nikki Hill rhythm and blues abeslari estatubatuarrak Bastero Rock Gauak zikloa zabalduko du.

Egitarau osoa: basterokulturgunea.blogspot.com.es.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button