ESZENA

Dantza tradizionala ikasteko lehen eskola digitala

AIKO Taldeak edozein gailutik dantzak ikasteko aukera ematen duen AIKO Dantza Eskola Digitala web plataforma jarri du abian. 2020-21 ikasturtean aurrez aurreko klaseak eten egin direnez, euskal dantza tradizionaleko lehenengo eskola digitala ondu du, zale guztien gozagarri.

Internet bitartez mundu osora heltzeko helburuarekin, AIKO Taldea berriz izango da protagonista jotaren, arin-arinaren, mutildantzen eta jauzien, mazurkaren, polkaren, habaneraren edo baltsaren oinarriak plataforma digital baten bidez haizatzen. Horretarako antolatutako klaseak astero zuzenean eta hiru hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez) egingo dira urritik ekainera, hastapen eta hobekuntzako bi mailatan.

Bertan, Interneten lehen aldiz, jauzi eta mutildantza guztiak, eta baita modu argian eta didaktikoan grabatutako dantzako pausoen oso bilduma osatua topatuko ditu zaleak, hau da, Euskal Herriko dantza tradizionala, bere estilo, erritmo eta koreografia ugariekin, pausoz-pauso azalduta.
Modu berean, taldeak ikastaro monografikoak eta maisu-klaseak ere eskainiko ditu, dantza tradizionalaren arloan ospe handia duten espezialisten eskutik.

Ekimena gaur arratsaldean aurkeztuko da Bilboko Campos Antzokian, eta urriaren 15ean, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian.

Izena emateko eta datu guztiak kontsultatzeko AIKO Taldearen webgunea duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button