ARTEA

Ion Markel argazkilariaren “Kalekumeak”

Iphonak eskaintzen duen berehalakotasunaz baliatuta, Ion Markel argazkilariak kaleari lapurtutako 35 irudi jaso ditu Kalekumeak argazki bilduman. Erakusketa Donostiako Okendo Kultur etxean dago ikusgai martxoaren 22ra arte.

Zuri beltzak eskaintzen duen indarraz baliatuz, argazkilariak esperientzia bat biziarazi nahi dio ikusleari, istorio baten erdian dagoen sentsazioa sortuz eta bertan harrapatuz, izan ere, kaleak milaka istorio kontatzen ditu egunero. Kuriositatea, harridura eta ezinegona sortarazten duten irudietan, kaleko jende anonimoa da protagonista.

Ion Markel Saez de Urabain argazkilari autodidakta da. Argazkilaritzako arlo ezberdinak landu dituen arren, gaur egun erretratuak, erreportaje sozialak eta argazkilaritza dokumentalean aritzen da batik bat.

“Argazkia momentua da berarentzat. Uneen bila ehizan aritzen da kamera edo iPhona eskuan. Begien aurretik duenetik abiatu eta bere kontakizun propioa egiten du irudien bidez. Egunerokoak erakartzen du bere arreta. Ohiko eszena arruntengan jartzen du fokua. Besteok ohikoa ikusten dugun tokian, istorioa kontatzen du argazkien bidez”.

Hemen ikusi ahal dituzue bere lanetariko batzuk.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button