ESZENA

Dantza-proiektu berrien sorrera, garapena eta zabalkundea sustatzeko

D8 Sorkuntza Faktoriak egoitza artistikoen programarako deialdia egin du, Bizkaian dantza-proiektu berrien sorrera, garapena eta zabalkundea sustatzeko. Hautatutako proiektuek egonaldi artistikoa eta teknikoa izango dute D8 Sorkuntza faktoriaren Bilboko egoitzan, bai eta laguntza-poltsa bat ere.

Egonaldiak D8 Sorkuntza faktoriaren instalazioetan garatuko dira 2023ko urtarriletik aurrera. Gehieneko iraupena bi astekoa izango da. Hautatutako  proiektuek astelehenetik ostiralera izango dute lan-espazioa, 09: 00etatik 17: 00etara. Ordutegi horretatik kanpo, D8SFren instalazioen erabilera bertako kudeatzaileekin adostuko da.

Proiektuak aurkezteko epea azaroaren 30etik abenduaren 30era izango da. Epearen barruan eta oinarrien araberako dokumentazioarekin aurkezten diren proiektuak D8SF baloratuko ditu.  Balorazioaren emaitza urtarrilaren hasieran jakinaraziko zaie zuzenean hautatutako konpainiei eskabidean emandako kontaktuan eta gure sare sozialen bitartez.

D8 Sorkuntza Faktoria 2019an sortutako proiektua da, Bilbon dago, eta bere helburu nagusia da bertako konpainia eta profesionalei beren proiektuak garatzen laguntzeko programak sortzea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button