LITERATURA

Jon Mirande: gogoeta itxi gabea

Euskal Idazleen Elkarteak, Hegats aldizkariaren 50. zenbakia eman du argitara duela aste batzuk, Jon Mirande: gogoeta itxi gabea izenburupean.

Lan monografikoetan ohi denez, hainbat adituk hartu dute parte iparraldeko idazlearen lanaren korapilo askatzeko xedez. EIEko lehendakariak egin du, aitzin solasa: “Beste hondar-ale bat duzu eskuen artean, irakurle. Hondartza egiten ez duena, Aristotelesen enarak uda egiten ez zuen bezala. Baina alez ale eutsi diogu beti galmenaren itsasoari. Ahazturak eraman ez gaitzan”.

Kasu honetan, Miranderen heziketaz Itxaro Bordak jardun du; idazlearen poesiaz Patri Urkizuk, eta Nora Arbelbidek elkarrizketa egin dio Emilio Lopez Adani egilearen inguruan. Bestalde, Ander Iturriotzek Mirande, faxistak eta filosofoak izeneko artikulu luzea idatzi du.

Aldizkariaren 50. zenbakia dela eta, EIEko webgunetik deskargatu ahal da doan irakurri nahi izanez gero.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button