ARTEA

Mikel Onandiaren arte-kritikak biltzen dituen liburua argitaratu dute

Arte kritika eta flamingoak zeru berdean liburua plazaratu du Sans Soleil argitaletxeak, Txinpartak sailaren baitan; Mikel Onandia Garatek (Durango, 1983) 2009 eta 2015. urte bitartean Berria egunkarian, eta Deia egunkariko Ortzadar kultura-gehigarrian plazaratutako arte-kritikak biltzen ditu.

Liburuak euskal giro artistikoa zabaltzea du xede. Sans Soleil argitaletxearen arabera, “liburu honetan 100 kritika biltzen dira guztira eta, aukeraketa oro ezinbestean arbitrarioa izanik ere, egileak ahalik eta museo, areto, diziplina eta arte-korronte ezberdin gehien jorratu nahi izan ditu”.

Testuotan azken urteotan Euskal Herrian ondutako erakusketen informazio zehatza biltzen da, argazkiekin jantzita. Haizea Barcenilla kritikari eta komisarioak, gainera, hitzaurrea egin dio lanari. Hitzaurre horretan, euskal arte sistemaren eta kritikaren egoera jasotzen da.

Onaindia Filosofian eta Artearen Historian lizentziatua (UPV/EHU) da, eta Arte Garaikidearen Analisia graduondokoa (Universitat de Barcelona) eta Arte Garaikidearen Kontserbazioa eta Erakusmoldeak masterra (UPV/EHU) burutu ditu.

Informazio gehiago: sanssoleil.es.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button