ARTEA

Belaunaldiaren kontzeptua aztertzen duen "Super-pop" argitalpena aurkeztuko dute gaur

Haizea Barcenilla eta Edu Hurtadok zuzenduriko Super-pop proiektuan 80ko hamarkadan jaiotako artistak bildu dira, "belaunaldia" kontzeptuaren gainean eta memoria kolektiboaren eraikuntzen inguruan hausnarketa egiteko.

Arte-egitasmo hau Super-pop erakusketan gauzatu zen iazko udan. Artisten arteko bizikidetzan eta lan kolektiboan oinarrituriko emaitza izan zen erakusketa, gordetzen ditugun oroitzapen eta objektuen inguruko taldeko lana eta, era berean, gure identitatea osatzen duten belaunaldien arteko erreferenteen azterketa.

Orain erakusketa hori eta esperientzia kolektibo osoa jasotzen duen katalogo itxurako argitalpena aurkeztuko dute Bilboko Abisal Espazioan, 18:00etan. Aurkezpen-ekitaldian katalogoaren aleak banatuko dira. Aurkezpenera iritsiko ez direnak argitalpena eskuratzeko aukera izango dute Abisal Espazioan, Anti-liburudendan eta Amarika Aretoan.

Abisal Espazioak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button