BESTELAKOAK

“Artxipielagoa”, kantuak, bertsoak eta irudiak

Bihar, 20:00etatik aurrera, ikuskizun berezia aurkeztuko dute Iruñeko Baluarte Jauregian, Artxipielagoa. Narrazio, abesti, bertsolaritza, musika eta bideo-proiekzio uztarketa da egitasmoa. Ikuskizunaren estreinaldia izango da biharkoa, baina laster, Euskal Herri osoan ikusi ahalko da, ja 14 emanaldi lotu baitituzte.

Andoni Egañaren hitz eta gogoeten inguruan ardaztuko da ekitaldia, bera izango baita gidari, haren narrazioaren inguruan harilkatuko dira beste protagonisten sormena: Ainhoa Garmendia sopranoa, Gari Mendizabal txistularia, Pello Ramirez txelo eta soinu-jotzailea eta German Ormazabal piano-jotzailea eta Belen Ibarrolaren ikus-entzunezko sortzailea. “Andoni Egaña bertsolariak esatari lanetan, irla eta artxipielagoen inguruko gogoeta-hizketaldia eta musikaren nahiz kulturaren inguruko beste hainbat gogoeta eskainiko ditu”.

Hala, obraren lehenengo zatian, doinu klasikoak entzungo dira, “gure kultur ondare klasikoko abestiak eta abesti herrikoiak” (Jose Maria Iparragirre, Felix Telleria, Jesus Guridi…); bigarrenean, berriz, abesti berriagoak agertuko dira (Oskorri, Mikel Laboa, Xabier Lete, itoiz…).

Show More

Related Articles

Back to top button