IKUS-ENTZUN

Zine klasikoa, pantaila handian

Irailaren 16an eta 17an, bi pelikula klasiko proiektatuko dira, pantaila handian, Bilboko BBK aretoan, jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin, Breakfast at Tiffany´s (Blake Edwars, 1961) eta Singing in the rain (Stanley Donen, 1952), hurrenez hurren.

Bilboko Arrebato Zinemak ondu duen bigarren saio klasikoa izango da; bi emanaldiak 20:00etan hasiko dira.

Breakfast at Tiffany´s ikono ahaztezina da, nork ez du gogoratzen filmaren hasierako eszena: NYeko bosgarren etorbidea hutsik, goizeko lehen orduetan, taxi bat agertuko da, eta bertatik Holly Golightly (Audrey Hepburn) jaitsiko da, lo egin barik, eta Tiffany’s bitxitegiaren erakusleihoari begiratzen geldituko da, gosaltzen duen bitartean. Era berean, Henry Mancinik idatzitako Mooriver doinu zoragarria entzuten da.

Singing in the rain, berriz, musikal perfektua da, genero horren tontorra. Gene Kelly, Debbie Reynolds eta Donald O´Connor dira aktore protagonistak, eta hirurek musikaren, kantuaren eta dantzaren bitartez transmititzen duten bizipoza klasiko bihurtu da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button