BESTELAKOAK

Elkarlaneko eskulturak egingo dituzte Irunen

Maiatzaren 18ean, eta  Museoen Nazioarteko Egunaren harira, Birziklados tailerra egingo dute Irungo OIASSO Museoan 11:30etik 13:30era bitarte. Tailerrean elkarlaneko eskulturak egingo dituzte.

Bertan parte hartu nahi dutenek erabiltzen ez diren objektuak eraman beharko dituzte tailerrera, bai eta eskulturak egiteko aproposak izan daitezkeen bestelako gauzak ere. Museoak berak ere hainbat objektu jarriko ditu partaideen eskura.

Objektu horiek elkartu egingo dira, eta guztiek artean elkarlanean oinarritutako eskultura kolektiboa egiteko. Baldintza bakarra, objektu bat ekartzea da: “zartagin bat, zapatila bat, guraizeak, boli bat?”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button