ARTEA

Iranzu Antona artista, “Barriek” egitasmoan

Bizkaiko Foru Aldundiak, barriek 2014 Sormen Artistikorako Beken Programa aurkeztu du, gaur goizean Rekalde Aretoan. Programa horren barruan sei sortzaile bildu dira, eta Iranzu Antonaren erakusketak abiatu du egitasmoa. “Artista-sortzaile multzo bat ezagutzeko parada ezin hobea izango da”, esan du Gonzalo Olabarria Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendariak.

Sormenerako beken laguntzari esker egiten diren proposamenak erakusten dira Rekalden. Sei erakusketa indibidual izango dira guztira, eta horri esker, Foru Aldundiaren laguntzarekin beren lan plastikoa garatzeko aukera izan duten artista sorta baten lanak erakutsiko zaizkio publikoari. Gauzak honela, gaur aurkeztu denaren ostean, Taxio Ardanaz, Lourdez de la Villa, Mikeldi Perez, Iker Serrano eta Alvaro Gil artisten lanak paratuko dira Rekalde Aretoko Kabinete Abstraktuan.

Iranzu Antonak ondu duen erakusketak Dar encuentro du izenburu. Berak azaldu duenez, “Grezian hasitako proiektua, gero New York-en jarraipena izan zuena, Sormen Artistikorako Beken Programa honi esker burutu ahal izan dut.”

Erakusketa honetan argazkiak, bideo-proiekzio bat, espazio honetarako propio egindako eskulturak eta esku hartze espazial bat egituratu ditu egile nafarrak.

Iranzu Antonaren gaineko informazioa bere webgunean eskuratu ahal duzue.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button