Nontzeberri

Bilborock aretoak 25 urte bete ditu

Bilborock aretoak 25 urte bete ditu, eta, ospatzeko, Bilboko Udalak maiatzean programazio berezia antolatu du.

Urteurreneko ekitaldietan lehenengoa jaialdi bat izan da, eta atzo arratsaldean egin zen. Ekitaldian 25 pertsonari, entitateri edo talderi esker ona agertu zaie; tartean egon dira Doctor Deseo eta Zea Mays taldeak, ohiko programen programatzaileak, hala nola Femme, Freskure, Zinegoak, edota auzo-entitateak, hala nola Sarean eta Afrook de Betto Snay. Fito Cabrales ere aipatua izan zen bere artista-ibilbideko hastapenak Bilborock aretoaren inguruan izan baitziren.
Saioa jai-girokoa izan zen eta Haizea Gomez eta Lola Guerricaechebarria aritu ziren musika-emanaldiak ematen. Txalapartariak aritu ziren, eta DJ-ak ere bai, Bilborocken jo izan duten taldeen binilozko diskoak entzunaraziz.

Hemendik aurrera, eta miatzean, programazio zabalari atea zabalduko zaio eta makina bat kontu izango dira: Musika-produkzioko tailerraren 25. urteurreneko gala, DJ lehiaketa bereziaren irabazleen erakustaldia, Afrook Essential musika-emanaldiak kulturarteko moda-desfile batekin uztartuta, Bilborocketik igarotako bandekin zerikusia duten bideoklip onenak proiektatuko dira, Igandays proposamena, Imaginautak Artista gazteen topagunea, Femme Bilbao emakume bakarlari profesional eta amateurren kontzertu-solasaldiak, Freskure Tokiko banden musika-emanaldiak, eta abar.

Exit mobile version