ESZENA

Dantza eta mugimendu sormen tailerra Donostian

Otsailaren 22tik maiatzaren 3a bitartean, Izaskun Lapazak mugimendu tailerra emango du Victoria Eugenia Antzokiko Dantza Aretoan. Mugimenduan interesa duten pertsona helduei zuzenduta dago tailerra eta ez da beharrezkoa dantzan esperientziarik izatea.

Ikastaroa otsaila eta maiatza bitartean izango da, iluntzeko 19:00etatik 21:00etara: otsailak 22; martxoak 1, 8, 15 eta 22; apirilak 12, 19 eta 26; maiatzak 3.

“Dantza gauza erraza eta oso atsegina izan liteke, bere oinarriak ulertu ezkero. Mugimendu tailerra oso erabilgarria izango da, batzuetan ahaztuta izaten dugun ingurune natural horretan murgiltzeko. Tailer honen helburua dantza garaikidearen teknikaren oinarrizko zenbait ezaguera helaraztea da. Honek mugimenduaz gozatzeko eta gure kreatibitate, mugimenduaren bitartez,  adierazteko aukera emango digu”.

Matrikula 25 eurokoa da eta izena emateko aukera dago otsailaren 20a arte. Ikastaroa Ballet T (Tempus berria) ekimenen txertatua dago, Malandain Ballet Biarritz eta Victoria Eugenia Antzokia erakundeek bultzatutako proiektua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button