Jimmy Bidaurreta musikari ipurterreak gidatzen du Gasteiz Big Banda eta honako musikariek, besteak beste, parte hartzen dute bertan: Rodolfo Noriega, David Varas, Ana Isabel Bravo, Joseba Lamelas eta Pablo Ramos (saxoak); Gorka San Vicente, Diego Duque, Eneko Varona, Ernesto Coca eta Borja López (tronpetak); Juan Antonio González, Gonzalo Fdez de Larrinoa eta Raúl Loma (tronboiak); Mikel Merino (gitarra), Laura Ortega (pianoa eta ahotsa), Junaum de Luca (kantua eta rapeoa), Mikel Foncea Parrucho (DJ eta scratching), Eneko Espino (baxu elektrikoa) eta Sergio Lopez de Landache (perkusioa). Lehen disko luze honen grabazioan beste hauek ere izan dira partaide: Ohiane Glez de Viñaspre, Viorica Ghertescu eta Aitor Diez ahotsetan, Natalia Mediavilla biolina joaz, Blas Fernandez baterian, Usue Zapata fluta txikiarekin eta Mauri Sanchis Hammond B3.
Big Bandetan ohikoak diren musika tresnez gain (saxoak, tronpetak, pianoa, bateria, ahotsak… ) hain ohikoak ez direnak ere baliatzen dituzte: gitarra, baxu elektrikoa, DJ-a, MC-a… Azken bi elementu horiek, disko jartzailea eta rap kantaria, hain zuzen ere, oso garrantzitsuak dira Gasteiz Big Bandaren musika kontzepzioan, rapari, scratchei eta musika elektronikoari bidea zabaltzen baitiete.
Beste aldetik, Jazzaren klasikoetatik (Count Basie, Duke Ellington, Charles Mingus…) edateaz gain, zinemako musikaren errepertorioa bere egiten du (Henri Mancini, Monty Norman…) eta jazzetik hurbil diren beste zenbait genero (funka, soula, musika afrokubatarra…) ere laztantzen ditu. Big Band handien klasikotasunaren eta asmo izan berritzaileagoen uztarketak talde berezia egiten dute Gasteiz Big Band.
Gaztelupeko Hotsak bidalita