
Herri Soinu elkarteak euskal kultura bizirik mantentzeko ahaleginetan dihardu jo eta su. 2019.urtean, Herri Soinuk euskal kulturaren hiru gertakari nagusi antolatuko ditu: Hartzaro, Hartza Altzoan, martxoaren 22etik 24ra Ezpeletan, eta Herri Uzta, urriaren 10etik 13ra.
Euskal Herriko neguko festetan Hartzarok leku eder bat gordetzen du, eta udaberriari ongi etorria emateko gonbitea luzatzen du.
Aurten otsailaren 15etik martxoaren 5era ospatuko dute 23. edizioa, eta horren kariaz makina bat ikusgarri eta hitzordu antolatu dituzte Uztaritzen, bertako taldeekin (Uztaritzeko Txistulariak, Gaita Luze, Erdizka taldea eta abar).
Horretaz gain, beste ikuskizun asko programatu dituzte, hala nola, Aukeran, Manez eta Kobreak, Zarena Zarelako, So-k, Izartxo, Üda Batez, Jarauta 69, eta Kli-K Txaranga besteak beste.
Aurten ere orotara, 500 bat soinulari, antzerkilari, eta dantzarik parte hartuko dute.
Noiz, zer, eta non jakiteko, hona hemen Hartzaro.



