
Asteburua hasita dago eta berarekin bat eginez, bertsolaritzari lotutako hainbat ekimen. Gaur Alegian jaialdia egingo dute Igor Elortza, Amets Arzallus, Jon Maia, Nerea Elustondo bertsolariek.
Gaur ere, Arrigorriagan, Bertsolharitza saioa haur eta gazteentzat, 18:00etan.
Eibarreko Amaña auzoko jaietan, bertso-afaria egingo dute Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña bikoteak. Urretxu inguruan ere jaiak dira eta bertso-afarira Miren Amuriza Plaza, Maialen Akizu eta Iker Zubeldia joango dira.
Biharkoan ere bazkariak eta parrandak ez dira faltako. Hondarribian bertso-bazkaria egingo dute Julio Soto eta Arkaitz Estiballes bertsolariek.
Murgian, Zuiako IV. Gazte Eguna dela eta, Izar Mendiguren, Ruben Sanchez eta Xabi Igoa bilduko dira mahaiaren bueltan.
Zaldibian ere, Alaia Martin eta Iker Zubeldiak bertso bazkaria egingo dute. Lekuinen jaialdia egongo da. Horra Odei Barroso, Xumai Murua, Ortzi Idoate eta Nahia Sasco joango dira.
Eta Tolosako plazan, Herritarron epaia ekimenaren baitan, bertso-saioa izango da.