ESZENA

Euskal Antzerkiaren Dokumentazioa

Euskal Herrian zehar sortutako dokumentazio gaiei buruzko gogoetak bultzatu eta plazaratu asmoz antolatu dira Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak. Lehenengo edizio honetan euskal antzerkiaren dokumentazio beharrak izango dira hizpide.

Azaroaren 20an, euskal antzerkiaren inguruko funtsak dituzten liburutegi eta dokumentazio profesionalen arteko jarduna egingo da Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Azaroaren 27an, aldiz, euskal antzerkiaren inguruko sortzaile eta eragileek dokumentazio alorrean dauden beharrei buruzko gogoeta egiteko mahai ingurua izango da.

Hortaz, bihar berton, Euskal antzerkiaren funtsak liburutegi eta artxibategietan izeneko gaia jorratuko da Koldo Mitxelena Liburutegiaren egoitzan, 10:30etik aurrera. Hor, erakunde bakoitzak  dituen funtsen berri emango da eta ondorengo mahai-inguruan, euskal antzerkiaren inguruan eskaintzen diren zerbitzuak nola hobetu gogoetatuko da. Baionako Mediateka eta Euskal Museoko Liburutegia, Euskaltzaindia,Euskal Kultur Erakundea, Koldo Mitxelena Liburutegia., Sabino Arana Fundazioa eta Su Azia erakundeen parte-hartzea izango da.

Azaroaren 27an, Euskal antzerkiaren dokumentazio beharrak tratatuko dira Xenpelar Dokumentazio Zentroaren egoitza, 18:30etik aurrera. Bertan, Jaime Valverde, Ixabel Etxeberria, Mikel Martinez eta Oier Guillan bilduko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button