
Martxoaren 6an, arratsaldeko 17:00etan, Bilboko Euskararen Etxean, Blogetan! lehiaketaren sari banaketa ekitaldia izango da. Sari banaketa baino lehen, blogen inguruko Blogetan! Euskal blogarien topaketa ospatuko dute bertan.
Hala, 17:00etan, ongietorria eta aurkezpena egingo du Iurdana Acasusok, Azkue Fundazioaren zuzendariak.Geroxeago, Gorka Palaziok, Euskal Herriko Unibertsitateko Ikusentzunezko Teknologietan Katedradunak, hitzaldia eskainiko du: Blog sistemak eta teknologiak mobilitatearen aroan.
Blog arrakastatsuak eta euskaraz oso anitzak dira, eta 17:50etan, atal honetan, adibide batzuk ikusteko aukera izango da, protagonisten eskutik zuzenean (Oier Peñagarikano, Itsumustuan; Amaia Nicholson, Hazitegia; Amaia eta Oierrek Topatu.info sareko blogen egitasmoa azalduko dute; Iñigo Errasti, 31eskutik.com, EIZIEren egitasmoa; Imanol Epelde, Etxepare Rap.
Honen ostean, Lucas Aisak Blogs: ¿carbón o diamante? Izeneko hitzaldia egingo du. Sarean ezagunagoa da Calvo con Barba ezizenagatik. Marketinean eta online estrategietan aditua da. Sozial media gaia maisuki tratatzen du bere blogean: calvoconbarba.com.
Azkenik, blogak gaitzat hartuta, hainbat euskal blogari izango dira blogen errealitate berria aztertzen eta euskarak duen presentzia aztertzen: Marijo Deogracias, Maite Goñi, Juanra Madariaga eta Haritz Rodriguez, eta Gorka Bereziartua moderatzaile lanak egingo ditu.
Honen guztiaren ostean, 20:00etan, Blogetan! blog izarren bila euskarazko blogen lehiaketako sari banaketa izango da.