IKUS-ENTZUN

Chaplinen klasiko bat zaharberritua, Tabakaleran ikusgai

Donostiako Tabakalerako zinemak Charles Chaplinen La quimera del oro filmaren nazioarteko berrestrainaldia hartuko du, jatorrizko estreinaldiaren 100. Urtemugan, Chaplinen klasikoa zaharberritua izan baita. Hitzordua ekainaren 26an izango da, 19:00etan hasita. Proiekzioa Donostia Zinemaldia eta Euskadiko Filmategiarekin elkarlanean antolatu dute eta Tabakaleraren 10. urteurreneko ospakizunen barruan kokatzen da.

Ekimen berezia izango da, zinez, izan ere berrestrainaldi globala izango baita eta 70 herrialdetik gorako 250 zinemak baina gehiagok hartuko dute parte. Zaharberritutako bertsio honek inauguratu zuen 78. Canneseko Zinemaldiaren Cannes Classics saila.

La quimera del oro-k “abentura, amodioa eta komedia uztartzen ditu eta lan honen zaharberritzeari esker, ikus-entzuleek aukera izango dute Chaplinen aberastasun bisuala, sakontasun emozionala eta narrazio-jenialtasuna inoiz ez bezala berrikusteko”.

“Tabakalerako zinemak bat egingo du zinemaren historiaren ospakizun global honekin, publikoari Chaplinen lana pantaila handian, inoiz ikusi gabeko kalitatean, berrikusteko aukera paregabea eskainiz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button