IKUS-ENTZUN

“Bideodromo”, Bilbon eta Gasteizen

 

IV. Zine eta Bideo Esperimentalaren Bideodromoa atzo hasi zen. Bilbo eta Gasteizen garatuko da datorren 27ra bitartean. Obra finalistak BilbaoArten proiektatuko dira irailaren 27an, 19:00etan.

Bideodromo esperimentaziorako jaialdi zabala da, non fikzioa, ez-fikzioa, dokumentala, artea eta animazioak tokia izaten duten. Jaialdiaren xedea diziplina honetako arte garaikidearen lan asko publikoari erakusketa da, halaber, arte zinematografikoaren bidez irakaspena, topaketa eta kulturaren trukaketa sustatzea ere.

Programa potoloaren barruan zer ikusi asko egongo da. Bihar bertan, Pierrick Servais adituarekin workshop-a egiteko abagunean izango dute zale guztiek, eta egile horrek, ostegunean, Guggenheim Museoan, Crjyklcwfilma ere eskainiko du.

Irailaren 19an, euskal zine esperimentalari dedikaturiko tartea egongo da, eta bertan honako lanak ikusi ahalko dira: Laura Siles-en Amapola; Gentz del Valle-ren Link; Ainize Sarasolaren Tarot night; Ismael Iglesias-en Secuencia; Mireya Martín Larumberen Me pierdo por unos momentos de sentirme vivir: Izibene Oñederraren Hotzanak; eta Jesús Pueyo-ren Sonic trash.

Noiz, non eta zer jakiteko, programazio guztia ikusi ahal duzue hemen.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button