ARTEA

Carme Albaiges eta Josep Bofill artista katalanen obrak ikusgai Bilbon

Carme Albaiges (Barcelona, 1.956) artistak Xanon galerian paratu dituen artelanek autorretratu handi bat osatzen dute. "Nire lana oso intimoa da, espirituala den aldetik", dio egileak. Katalanarentzat materialak ezinbestekoak dira bere obra gauzatzeko, tartean, burdina eta erretxinak. Material horien bitartez piezari behar duen anbiguetate tonua ematea lortzen du.

Josep Bofillek (Barcelona, 1942), berriz, askotariko materialak erabiltzen ditu bere artelanetan, hala nola, burdina, altzairu herdoilgaitza, beruna, erretxina, argazkiak eta pintura (akrilikoa, olioa, eta pintura industriala). Bai eskulturetan bai pinturetan txertatzen dituen euskarri fotografikoak bere obra eskultorikoan dauden pertsonaietatik hartuta daude. Horrela, sarritan bi teknika uztartzen ditu figura berdinean. Elementu fotografiko horrek garrantzi berezia dauka bere obra eskultorikoan.

Bi artista katalanen obrak ikusgai daude Bilboko Xanon galerian martxoaren 16a bitartean.

Xanon galeriak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu