IKUS-ENTZUN

“Caracremada” filma proiektatuko du gaur Kresalak

Donostiako Kresala zineklubak Lluís Galterrek zuzenduriko Caracremada (2010) filma proiektatuko du gaur 19:30ean Kutxa Arrasate aretoan.

Caracremada Lluís Galterren opera prima da. Filmaren izenburuak Ramon Vila Capdevila gerrillariari Guardia Zibilak jarri zion goitizena aipatzen du. Francoren erregimenari aurre egin zion gerrilla libertarioaren azken ordezkaria izan zen. Izan ere, 1951n CNTk bere gizonen erretrata iragarri zuenean, Vilak Kataluniako basoetan barrena jarraitu zuen erresistitzen. Filmak erresistentzia libertario horren inguruko hausnarketa egin nahi du.

Horrez gain, maiatzean beste lau film ikusi hala izango dira Kresala zineklubean: 9an, Made In L.A. (2007, Almudena Carracedo); 16an, Familystrip (2009, Lluis Miñarro); 23an, La signora di tutti (1934, Max Ophüls); eta, azkenik, 30ean, Brief Encounter (David Lean, 1945).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button