MUSIKA

Koma eta Vendettak Arratia Rock jaialdian joko dute

Maiatzaren 19an presoen aldeko jaialdi erraldoia egingo dute Lemoan Arratia Rock izenburupean. Orotara sei talde arituko dira oholtzan: Koma, Vendetta, Antton, Afu, Nik Khaos eta Itziarren Semeak. Kontzertua 19:00etan hasiko da Gaztetxeko parkingean. Aurretik, 15:00ak inguru, herri bazkaria eta kantaldia izango da herriko frontoian.

Taldeei dagokienez, talderik ezagunena edo behintzat jendetza handiena biltzen duena, dagoeneko ibilbide luzea egin duen Koma banda nafarra da. Laukoteak La Maldición Divina izeneko zortzigarren laneko kantuekin ardazturiko emanaldi bortitza egingo du.

Vendetta ska taldea ere nafarra da. Izan ere, banda horretan Skalariakeko taldekide ohiek jotzen dute, eta Puro Infierno du izenburu haien azken lanak, non makina bat musika estilo nahasten dituzten ska erritmoekin.

Itziarren Semeak Mungia aldeko zazpikote parrandero eta umoretsua da. Bere jarioan punk eta ska uztartzen dute Euskal Rock Erradikalaren izpirituarekin. Egun, Basque Of Brixton lana aurkezten ari dira.

Antton Elorrioko pop eta rock taldeak Antton Uriarte gitarra eta abeslariarengandik hartzen du bere izena. Iaz argitaratu zuten estreinako Gorantz erori Baga Biga diskoetxearen laguntzarekin. Honatx Antton taldearen kantu bat:

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button