BERTSOTAN

Aste honetan amaituko da “Bertsoaroa” Iruñean

Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Iruñeko Udalak Bertsoaroaren 31. edizioa antolatu dute otsailaren 10etik 24ra. Hortaz aste honetan izango dira azken saioak.

Hala, gaur, otsailak 22, Andoni Egaña eta Xabier Lizaso piano-jotzailea bilduko dira Bederatzikoa izeneko emanaldian. “Beethovenek bederatzi sinfonia osatu zituen, nahiz baden hil zenean hamargarrena abian zuela esaten duenik ere. Bederatzikoa edo bederatzi puntukoa bertso neurri bat da, Beethovenen garaitik gaur arte iritsi dena. Pernando Amezketarrak, esaterako, erabiltzen zuen, eta Beethovenen garaikidea zen. Azken Euskal Herriko Txapelketa Nagusietan, buruz burukoaren erremate gisara, klimax unean, bederatziko bana bota behar izaten dute bertsolariek. Beethovenen obra eta bizitzari errepasoa ematearekin batera, bertsogintzan hain berezi izan den neurri horretan sortutako bertso gogoangarrien errepasoa egingo dugu”.

Azkenik, otsailaren 24, berriz Bertso Jaialdia egingo da, Nafarroako Antzerki Eskolan Eneko Lazkoz, Miren Artetxe, Nerea Elustondo, Saioa Alkaiza, Sustrai Colina eta Xabat Illarregi bertsolariekin.
Hortaz, oholtzan puntako bertsolariak, Nafarroako azken txapelketako txapeldun eta txapeldunordea, nafarrak eta beste herrialdeetakoak, ibilbide luzekoak eta gazteak, amaiera biribileko emanaldian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button