IKUS-ENTZUN

Caostica film laburren jaialdia gaur hasiko da

Hilaren 8tik 14ra bitartean Caostica film laburren jaialdiak Bilboko kaleak hartuko ditu. Orotara, 350 lan jaso dituzte eta horietatik 55 aukeratu. Hasteko, gaur bertan, Alondegiaren Atrion estreinako proiekzioaz gozatu ahal izango da 21:00etatik aurrera. Aurtengoa bederatzigarren edizioa izango da.

Bihar, berriz, Caostica Marzana Moilan izango da. Bertan, film labur andana proiektatuko dute aire zabalean. Saio hori 21:00etan hasiko da.

Ostiralean, aldiz, film laburrak Boluetako Eutokian izango dira ikusgai. Horrez gain, Paco Merluzo disko jartzailea giroa berotzen arituko da.

Larunbata jaialdiaren egun nagusia izango da La Bizarre Cannibal Barbekiu Day lelopean. Hala, 13:00etatik aurrera ZAWPen (Zorrozaurre), barbakoa kanibala egingo dute eta gero Fela Borbonek kontzertua egingo du. Kontzertuaren ostean disko jartzaileak eta proiekzioak izango dira.

Amaitzeko, asteartean, hilak 14, Bilboko Berreginen Museoan saritutako lanak proiektatuko dituzte 20:00etan.

Egitarau osoa hemen jasotzen da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button