MUSIKA

Calixto Bieitoren Bach-en Johannes Passion oratorio, asteburu honetan Bilbon

Arriaga Antzokiaren eta Parisko Théâtre du Châtelet- en arteko ekoizpena da datorren ostiralean, apirilaren 13an, eta larunbatean, 14an, Arriaga Antzokiak eszenaratuko duen Calixto Bieitok zuzenduriko Bach-en Johannes Passion oratorioa.

Johann Sebastian Bach konposatzaile aleman paregabearen Pasioa San Joanen arabera BWV 245 oratorio ezaguna, gizatasunez eta edertasunez kargatutako lan bikaina eta kasu honetan, Calixto Bieitoren zuzendaritzapean eszenaratuko da. Lan horri buruzko ikuskizun handia izango da, luxuzko interpretatzaile talde batekin: Joshua Ellicott James Newby, Robert Murray, Jonathan McGovern, Berit Norbakken Solset eta Carlos Mena.

Bi emanaldi bakarrak eskainiko dira Arriaga Antzokian. Ez da beste emanaldirik eskainiko datorren urtera arte, 2019ko ekainera arte, hain zuzen ere, Pariseko Châtelet antzokiko taula gainean erakutsi arte. Beraz, gertakari paregabearen eta musika eta eszena bikainaren zaleek galdu ezin dezaketen aukeraren aurrean gaude.

Johannes Passion lanak indarkeriaz islatzen du erredentziora daraman bizitzako bide hori. Gaur egungo gizakiak zelan egiten du berba maisu lan horrekin? Zelan egiten diegu aurre minari, heriotzari berari, heroiaren duintasunarekin, gure gurasoen indarrarekin? Ikuskizuna planteatzeko orduan Calixto Bieitok kontuan izan dituen galderak dira”.

Arriaga Antzokiak Johannes Passion gaztea ekimena abiatuko du oraingoan ere, iaz L’Orfeo eta War Requiem lanekin egindako ekintza arrakastatsua errepikatuz. “Ekimenaren helburua lirikaren mundua gazteei hurbiltzea da eta, halaber, Arriaga Antzokiaren beraren eta gazteen arteko elkarrekintza sustatzea”.
Horrela, asteazkenean, apirilaren 11n, 20:00etan, egingo den Entsegu Orokorrera dohainik joateko aukera eskainiko zaie Arriaga antzokia Facebooken, Twitterren edo Instagramen jarraitzen duten 30 urtetik beherakoei.

Show More

Related Articles

Back to top button