BESTELAKOAK

REC-ON edo birziklapen sortzailea

REC-ON edo birziklapen sortzailearen inguruko jardunaldiak ekainaren 25, 26 eta 27an izango dira Bilboko San Frantzizkoko Berreginen Museoan.

Gaur egungo neurrigabeko kontsumo azturak zabortzat hartutako tonaz beteriko milioika zaborrontzi ematen ditu egunero: janaria, jantziak, altzariak, etxetresna elektrikoak, papera…
Objektu bat zabor izatetik bereizi behar lukeenak, funtsean, bere funtzionaltasuna dela esan liteke, hala ere, eta azken hamarkadetan bereziki, beste aldaera asko sartu dira joku honetan: delako objektuen status-a (auto berria erosiko dut hobeago agertzeko), modak (praka berriak erosten ditut hauek modaz kanpo gelditu direlako), zaharkitze teknologikoa segunduro (mp3 irakurgailu honek ez ditu mp4-ak irakurtzen, aldatu egin behar dut), itxura (tomate hauek bota egingo ditut, itsusiak daude)… eskutatik ihes egiten digun kontsumoaren kultura bat sortuz, eta, okerrena dena, gure luxuzko zaborraren potentzialtasunak alferrik galtzen ditu.

Tailer, jaurdunaldi eta abarren ekitaldi hauek nahi dute jendeak parte hartzea, sormena birziklapenari aplikatuz bere aldaera zabalenetan. Era berean, zaborraz gozatzea lortzea modu jolasgarri batean, gaur egungo kontsumoaren gertakariaren inguruan eztabaidatu eta ikertu eta bir-sorketan lan egiten duten artista eta sortzaileak bildu.

Zamarik bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button