ESZENA

Ostiralean mikroantzerki saioa, Arriolan

Ostiral honetan, Elorrion mikroantzerki saioa programatu dute hiru antzezlan pieza txikiekin. Obrak gazteleraz eta euskaraz izango dira, 20:00etatik aurrera.

Hasteko, Las Penélopes kolektiboaren eskutik Una Penélope cualquiera obra ikusteko parada egongo da. Bi kezkekin jaio da lan hau: alde batetik, Peneloperen irudi mitologikoaren ikuspuntu berri bat ematea, “bere bikotearen zain dagoen emakume fidelarena”, eta bestetik, mitoa gaurkotzea, ikustarazteko arketipo horiek gugan bizirik dirautela.

La Sombra Teatro taldeak Hoy me toca a mi antzezlana proposatuko du. Bikote bat eztabaida sutsu baten ostean ez dira ados jarriko, bakoitzak bereari helduko dio, bata bestearen larruan (literalki) jartzen den arte. Bikotekideak urteetan esan nahi izan dionaz konturatzen direnean guztia aldatuko da.

Karmele Ganboa, Maite García, Maritxi Baseta eta Blanca Gomez antzezleek Feminismo 4.0 eramango dute Elorriora. Azken obra hau euskaraz izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button