BERTSOTAN

Xilabaren finala, datorren larunbatean Baionan

Xilaba txapelketa irailaren 24an abiatu zen Donibane Lohizunen, eta larunbat honetan amaiera izango du Baionako Lauga gelako finalean, 17:00etan.
Hitzordu horretan Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Miren Artetxe, Odei Barroso, Sustrai Colina eta Xumai Murua bertsolariak norgehiagoka arituko dira. Joana Itzaina izango da gai-emaile eta epaile lanetan sai lagun arituko dira.

Zita horretatik ere aterako dira datorren urtean ospatuko den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan Xilaba ordezkatuko duten bertsolariak. Aurtengo finalean ere, orain dela bi urte bezala, Txato Saria emango da finaleko bertsolarien artean kantaera aberatsena duen bertsolaria saritzeko. Hori neurtzeko Mixel Aire, Pantxika Solorzano eta Mixel Etxekopar bilduko dira.

Azkenik, Panpili Trekuk, Mattin Treku bertsularien semeak, jantziko dio txapela bertsolari onenari.

Xapelketari buruzko informazioa: www.bertsozale.eus/xilaba

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button