ARTEA

Boterearen formak eta geografiak eztabaidagai, Tabakaleran

Hiria eta bestelako politikak proiektuaren edizio berrian, boterearen formak eta geografiak eztabaidagai izango dira urriaren 6 eta 7an, Tabakaleran.

Egitarauak Blanca Pujals eta Leopold Lambert arkitektoek eskainitako hitzaldiak eta lantegiak hartuko ditu. 2013an jarri zen abian Tabakaleraren Hiria eta bestelako politikak proiektua “gobernu ekintza eta estrategien eta publikoa den horren gaineko kontrolaren atzean dauden politikak etengabe zalantzan jartzeko”.

Proiektuaren 2017/2018ko edizioaren ardatza honako izango da:  “arkitektura indarkeria sortzeko eta eragiteko tresna izan daitekeela eta, beraz, baita gatazka garaikideen kontaketei buruzko informazioa barne hartzen duen euskarri fisiko ere”.

Tabakaleraren arabera, “Arkitektura gorputzek jasaten dituzten indarkeriei buruzko kontaketaren konplexutasuna erakusten duten gertakizun eta ekintzen erregistro ere badela defendatuko du Hiria eta bestelako politikak-en aurtengo edizioak. Boterearen geografiak argitzen dituen lekuko, eragile edo aparatu bezala arkitekturak oinarrizko rola jokatzen duen egiturak aditzera ematen ere saiatuko da programa”.

Gorputz Kartografiak, Arma Bilakatutako Arkitektura, eta Gorputzen eta Espazioen Politika izango dira proiektuko saioen tituluak. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button