ARTEA

Botanika eta entomologia koloretan

fig. 2 izeneko erakusketa zabaldu du Lourdes Vicente eta Juan Sagastizabal bikoteak Iruñeako Canvas galerian azaroaren 13ra bitartean.

Botanika eta entomologiari buruzko irudiak eskegi dituzte bi artistek aipaturiko zentroan. Espezie ezberdinak agertzen dira, geometria apalarekin, beste batzuk barrokoak delirioan eta arintasunean, baina guztiak zehaztasunez plasmatuak.

Mundu naturalaren, txikiaren, efimeroaren, ikusezinaren errepresentazio hauek oso marginalak izan dira beti esanahi-gabekotzat hartu izan direlako.
Halarik ere, funtzio deskriptibo edota taxonomikotik aldenduz gero, oso potentzial metaforiko handia gordetzen dute, eta era berean aberastasun formal eskerga.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button